2009/12/21

mikro-ipuina

Marujas:
Bazen behin bi neska oso alaiak eta pixka bat txoratuta zeudenak, neska haiek 12 urte zituzten, Idoia eta Edurne izenekoak .
Uda zen, arratsaldero igerilekura joaten ziren eta oso ongi pasatzen zuten bertan .
Igerilekutik jaitsi eta gero, eta zuhaitzetara igotzera joaten ziren lagunekin.
Egun batean, igerilekuan zeudela, euria egiten hasi zen, baina ez ziren konturatzen uretan zeudelako .
Azkenean euria egiten ari zela konturatu ziren eta herrira jaitsi ziren korrika egiten .
Baziren herrian, mutil handi batzuk musikako talde batean jotzen zutenak, “Golpe Zertero” deitzen zen taldea eta haiek Idoia eta Edurneri “marujas” deitzen ziotenei beti kotilleatzen zeudelako .

liburua


Idazlea:
Andoni Egaña
Marrazkilaria: Antton Olariaga
Argitaletxea: Elkar

Laburpena:
Ipuina mutil bati buruz doa, mutil hori argazki bat aurkitzen du eta kontatzen argazkian agertzen den pertsonari buruz ipuin bat.
Niri gehien gustatu zaidan ipuina hauetakoak dira “argizariaren egunak”, “rock gogorra” eta “ikusi-makusi” .
Agertutako ipuin bat hau da : “Bazen neska bat 11-12 urte zituena eta besapean hile batzuk agertu zitzaion.
Uda ailegatzear zegoen eta beroa egiten zuen.
Neskari lotsa ematen zion mahukarik gabeko kamiseta batekin joatea.
Egun batean, lagun guztiak geratu ziren hondartzara joateko eta Lorea, (deitzen zen neska) aldiz bat baino gehiago ikusi zion hileak kentzen argizariarekin.
Lorea komunera joan zen eta argizaria hartu zuen. Argizaria eman zen eta lehortze zen bitartean beste gauza batzuk egien hasi zen .
Minutu batzuk pasa eta gero, Loreak komunera joan zen argizaria kentzera, baina alferrik zen asko lehortu zen eta.
Sukaldera joan zen eta besoak gora jarri zituen eta besaperi begiratzen zegoen negar egiten . Bat-batean ama ailegatu zen eta sukaldean negarrez ikusi zion eta azkenean ama konturatu zen zer gertatzen zitzaion.”
Hau izan da gustatu zaidan ipuin bat besteak ere politak dira eta farregarriak dira.
Nire Iritzia:
Niri liburua gustatu zait.
Farregarriak dira ipuin batzuk .
Gehien gustatu zaidan liburua “argizariaren egunak” da “rock-gogorra” eta “ikusi-makusi” bezala .
Liburua gustatu zait oso polita da eta nire lagunei gomendatuko diet .


Idazlearen informazioa:
Andoni Egaña Zarautzen jaio zen 1962ko urriaren 2a Euskal Filologiako ikasketak egin zituen eta bertsotan hasi zen . Bitan eskuratu du edo hobeto esanda “bururatu” du Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela . Mingaina bezain zorrotza du luma ere, eta hainbat liburu idatzi ditu: Sokratikoek ere badute ama , Aitaren batean, Zozoak beleari, (Jon Sarasuarekin batera), Pausoa noiz luzatu, Zaudete geldi pixka batean....
Bertsolaritzako Lagunarteko Elkartearen arduraduna izan da urte askotan zehar.
Disko bat atera du bera egindako bertso guztiekin eta ere bai abestien letra egin du beste batzuendako .

2009/11/10

Joan Mari Irigoien

Idazlearen informazioa :
Joan Mari Irigoien , Altzan jaio zen (Gipuzkoa) 1948ko irailaren 30ean.
Ingenieritza ikasi eta futbolari izan zen ere , idazle da gaur egun .61 urte du . Liburu hauek argitaratu ditu : “Oilarraren promesa” (1973) , “Hutsetik esperantzara” (1975 ) , “poliedroaren hostoak” (1983) , “Bakarneren gaztelua” (1987) , “Udazkenaren balkoitik” (1987) , “Babilonia” (1989) , “Denborak e3z zuen nora” (1991), “Consummatum est” (1992) eta “ Metak eta kometak” (1994).

apaiz zaharraren gitarra

Idazlea : Joan Mari Irigoien
Marrazkilaria : Jokin Mitxelena
Argitaletxea :Elkar

Laburpena :
2000. urtearen atarian kokatzen da istorio gazi-gozo hau . Pertsonaia ugariz maisu handi batek egindako koktela da:don Meliton apaiza ,bere iloba Leontzi Bideopit segurtasun indarren zainburua Zitz eta Zotz epotxak , doña Kamila maistra Faraonides,arkitektua , Baltasar magoa, oilo zuria ,Kangurua , Nabukodonotzortz ......Hauek elkarrekin gurutzatzen direnean era guztietako sentimendu eta ustekabeak sortzen dira : maitasunezko txinpartak eta gorrotozko tximistak . Hemengo gertakizun asko herri honen ispilu dira , hori bai , umorez eta fantasiaz gainezka kontaturik . Liburu honek irakurleari ez dio aspertzeko denborarik emango , ez baita geldituko puzzlearen pieza guztiak bere lekuan ikusi arte .
Don Meliton apaiza rockero bihurtzen da eta bere taldea Irae deitzen da .

Liburuaren azala :

Nire iritzia :
Niretzako liburua polita da . Hasieran pixka bat aspergarria baina gero apaiza rockeroa bihurtzen denean hoberena da . Nire gustuko pertsonaia apaiza da zeren barre asko ematen du eta rockeroa bihurtzen denean gehiago .Nabukodonozortz ere bai ongi dago eta Doña Kamila . Kangurua agertzen denean ere bai ongi dago .

2009/11/02

agurra

Kaixo!! Ni Edurne naiz.
Musika gustatzen zait eta gitarra jotzea, palean jolastea eta zuhaitzetara igotzea gustatzen zait ere. Eta baita lagunekin hitz egitea ere eta Barça era bai gustatzen zait .
Altua naiz, ile luzekoa eta marroia.
Ni alaia naiz batez ere nire lagunekin egoten naizenean .